XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIAK BORROKAN Baliteke zer erran Euskal Herriko laborariez, haien bizi molde eta ikus moldeaz.

Orraro izango da, beste aldi batez jakin dezagun, zer dioten Euskal laborari gehienek beren laborantzaz.

Bainan egun emanen ditugu MRJC mugimenduko laborari gazteen ihardespenak.

Egin ditugu zazpi galdera, bakoitza gai bati lotua:
- laborarien gaurko egoera
- laborantzako sindikalismoa
- koperatibismoa
- laborarien arteko diferentziak
- kapitalismoa laborantzan
- laborariak eta klase-borroka
- laborariak eta abertzalegoa

LEHEN GALDERA GISA, ZERTAN DIRA ZUEN USTEZ HEMENGO LABORARIAK?.

LABURZKI, ZEIN DIRA GAURKO EGUNEAN HEIEN PROBLEMA HANDI ETA LARRIENAK?.

Ez da errexa laburzki ihardestea galdera horri.

Halarik ere, hiru pundutan ager-arazten ahal dira egungo laborarien grinak: Lehenik lurra Gobernutik zerbait laguntzaren ukaiteko, legeak imposatzen du honenbeste hektarea lur (18 mendian, 26 bestela). Erran nahi baita, ez dela nahi duenak laborari izaiten ahal.

Eta gauza horri begira, laborari ttipiek bereziki laborantzan segitzeko behar dute lurra erosi.

Bainan lur bat saltzeko delarik, ez da hainbat beharra duen laborari ttipiari joaiten, bainan lurrak balio duen baino bizpahirutan gehiago pagatzen ahal duen laborari haundi, amerikano aberats, edo laborantzaz kanpo den sosdunari.

Diruak eta ez gizonaren beharrak du manatzen.

Bigarrenik dirua Egungo egunean, laborariak izan behar omen du entseatua, emankorra, zein gehiagoko jokoan sartzeko.

Horretarako behar du zerbaiti buruz jokatu.

Gisa horretan da dirua bankotik ateratzen, eta gero haren gibelera itzultzeko, eginahala lanean aritzen...

Ardura zorren pagatzeko behar du berriz ere dirua atera eta zorrak egin.

Estreka hertsi horretan, hoinbeste badago itzulikan ari denik.

Hirrugarrenik sal-erospena Laborariak komerzioaren errotan sartu behar du eta haren arabera lurra baliatu.

Ez dezake gisa horretan bere nahiaren arabera egin, bainan sistemak manatua segitu.

Orduz geroz, ez du hauturik eta gainera, bide hortan engaiatua baita, hau gertatzen zaio: produzitzeko behar dituen gauzen prezioa, lanaren moldea eta salpenen prezioa inposatuak zaizkiola!.

Laborariak ez du deusetan deliberatzen.

=sIn=DIKALISMOARI BURUZ ERRAN AHALKO ZENUKUTEA, NOLAKOAK DIREN LABORARIEN ZINDIKATOAK BAI FRANTZIA OSOARI BEGIRA ETA BAI IPAR EUSKAL HERRIARI BEGIRA?.

PARTIKULAZKI NAHI GENUKE JAKIN ZER INDAR DUTEN SINDIKATOEK EUSKAL LABORARIEN ARTEAN, ZER EGIN DUTEN ORAI ARTE; ZER EGITEN ARI DIREN ETA ZER EGIN BEHAR LUKETEN ZUEN IDURIKO?.

Frantzian edo Euskal Herrian berdin da guziendako.

Haundi ala ttipi sindikato bat dago.

FNSEA delakoa (gazteentzat CNJA) Sindikato horren nahia eta eginkizuna izan da eta da: laborantzaren sisteman sartzea, moda berrikoa, emankorra izanez; erdaraz erraten den bezala moderne, rentable, competitif.